XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANPANDORREAN USOAK Proxperok ez zuen mozkorkerirako joera handirik inoiz izan, baina harrapatzen zuenean, ez zen nolanahikoa izaten.

Gau hartan ere egundokoa egin omen zuen, eta goizaldera han zebilen oraindik jo hara eta jo hona etxerako bidea aurkitu ezinik.

Gorputzak ez zion behar bezala erantzuten, baina burua ez zeukan oraindik gehiegi nahastuta.

Begiak ere argi antzean, gora begiratu duen batean hor ikusten du uso bandada gaitza Elizako kanpandorrean asentatzen!.

Ez lorik eta ez nekerik korrika etxera joan eta hor heldu da bere eskupeta zaharrarekin.

Gizarajoa, han doa, asto-sestua hainbesteko begiekin eta karretila hainbesteko abarkekin.

Balantzaka eta zialdoka baina, aurrera.

Hura ez zen nolanahi eroriko.

Herrira iritsi zenean, plazaren erdian jarri eta, danba! danba!, kanpandorrera bi tiro.

Han zeuden etxe-usoak aizkatu zituen udaletxeko teilaturaino, eta herri guztia ketan utzi omen zuen eguerdirarte.